Iradokizunak eta kexak
Iradokizunak eta kexak
Herritarrak zerbitzu publikoetara elektronika bidez sartzearen inguruko ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuko 3.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki, iradokizunak eta kexak azaltzeko dauden baliabideei buruzko informazioa agertzen da jarraian.
1. Egoitzan eskainitako edukiekin, kudeaketarekin eta zerbitzuekin lotutako kexak eta iradokizunak egiteko, ondorengo baliabideak erabil daitezke:
a) Departamentuko erregistroetara zuzenean eramatea edo posta bidez zuzentzea organo arduradunengana, Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko esparru orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretuko 15. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera.
b) Telematikoki aurkeztea egoitza elektronikoaren bidez. Erreferentzia-helbidea: https://sede.administracionespublicas.gob.es/
2. Kexak eta iradokizunak egiteko baliabidetzat ez dira hartuko erabiltzaileari egoitza behar bezala erabiltzeko eskaintzen zaizkion aholkularitza elektronikoko zerbitzuak. Dena den, zerbitzu horrek herritarrek aurkeztutako arazoak artatu beharko ditu, arazoak dauden kasuetan.