EAOko Erregistro Elektroniko Orokorra

EAOko Erregistro Elektroniko Orokorra

DESKRIBAPENA

EAOko Erregistro Elektroniko Orokorra Administrazioen Egoitza Elektronikoetan dagoeneko sartuta ez dauden administrazio prozedurekin bat ez datozen Administrazio Publikoei zuzendutako eskabideak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteko puntu orokorra da. EAOko Erregistro Elektroniko Orokorrak urriaren 1.ko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura

Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarritakoa betetzen du.

Zerbitzu honetan Interneten bidez sar daitezke nortasun fisiko edo juridikoa duten herritar guztiak bai eta haien izenean jarduten duten ordezkariak ere. Zerbitzu honetan sartzeko eta eskabidea bidaltzeko NAN elektronikoa edo Ziurtagiri Digitala besterik ez da behar, Cl@ve sistema erabiliz.

Interesdunak inprimaki generikoa bete behar du eta beharrezkotzat jotzen dituen agiriak erants ditzake. Eskabidea bidalitakoan, haren ziurtagiri digitalaz sinatuta geratuko da, eta berehala helduko da aukeratu duen erakunde helmugara. EAOko Erregistro Elektroniko Orokorrak interesdunak behera kargatu eta inprimatu ahal izango duen erregistro-frogagiria itzuliko dio, eskabidea jasota geratuz eta erregistroari baliozkotasun juridikoa emanez.

EAOKO ERREGISTRO ELEKTRONIKO OROKORRERAKO SARBIDEA

EAOko Erregistro Elektroniko Orokorrean sar daiteke Sarbide Puntu Orokorretik:

http://administracion.gob.es/

Herritarrek (nortasun fisiko edo juridikoa dutenek) edo haien ordezkariek eskabideak, idatziak eta jakinarazpenak aurkeztu ahal izango dituzte Internet orrialde honetan sartu eta gero, “Arreta eta Informazio” atalean eta “Administrazioaren Erregistro Elektronikoa” azpiatalean.

 

ERREGISTRORAKO SARBIDE ZUZENA