062 Tasa
062 Tasa
PROZEDURAREN IZENBURUA:
062 Tasa: Atzerritarrei lan-baimenak eta beste baimen batzuk egitea.
AURKIBIDEA:
Atzerritarrei lan-baimenak eta beste baimen batzuk egitea.
ORGANO ARDURADUNA:
Zerbitzu Periferikoen Koordinazio eta Administrazioko Zuzendaritza Nagusia
PROZEDURAREN INSTRUKZIOAK:
062 Tasaren likidazioa egiteko bi modu eskaintzen ditu Ministerioak:
- Tasaren likidazioa ordaintzea eta bidaltzea Internet bidez:
062 Tasa: Atzerritarrei lan-baimenak eta beste baimen batzuk egitea. Sar zaitez 790 Inprimakira, 062 Tasaren Ordainketa eta Erregistro Elektronikoa egiteko. Hautatu tasa zein probintziatan aurkeztu nahi duzun. Tasaren Ordainketa Telematikoa egiteko, sakatu inprimakiko “Egin Ordainketa” botoia, eta jarraitu AEATeko ordainketa-pasabideko beharrezko pausuak. Oharra: prozesu osoa betetze aldera, ondoren azaltzen diren gainerako urratsak egin behar dira nahitaez. Egin Tasaren Erregistro Elektronikoa. Hala balegokio, bete itzazu inprimakian dagozkion datuak eta sakatu “Sinatu eta Bidali” botoia. Behera jaitsi eta inprima ezazu Erregistro Telematikoak itzulitako egiaztagiria. Egin tasarekin lotutako gainerako izapideak. Nahi izanez gero, zure tasen Ordainketaren eta Erregistro Elektronikoaren egoera kontsulta dezakezu Nire espedienteak eremuan.
- Tasaren likidazioaren inprimakia betetzea eta inprimatzea:
062 Tasa: Atzerritarrei lan-baimenak eta beste baimen batzuk egitea. Sar zaitez 062 Tasaren inprimakira. Hautatu tasa zein probintziatan aurkeztu nahi duzun. Lor ezazu PDF agiria inprimakiko “Lortu agiria” botoia sakatuta eta inprimatu orrialde guztiak. Ordaindu dagokion zenbatekoa Finantza Erakunde kolaboratzailean. Aurkeztu agiria dagokion bulegoan.
PROZEDURAREN BALDINTZA TEKNIKOAK:
Zerbitzu hori erabiltzeko, EZINBESTEKOA da zure ordenagailuak eta zure Web nabigatzaileak baldintza teknikoak betetzea eta NAN Elektronikoa edo onartutako beste Ziurtagiri Digital bat izatea. Gainera, ziurtagiri horrek eta banku-kontuaren titularrak (ordainketa telematikoa hortik egingo da) IFZ/IFK bera izango dute.