Atzerritarren espedienteen izapidearen egoerari buruzko informazioa
Atzerritarren espedienteen izapidearen egoerari buruzko informazioa
PROZEDURAREN IZENBURUA:
Atzerritarren espedienteen izapidearen egoerari buruzko informazioa
AURKIBIDEA:
Atzerritarren baimena zein egoeratan dagoen kontsulta daiteke.
ORGANO ARDURADUNA:
Zerbitzu Periferikoen Koordinazio eta Administrazioko Zuzendaritza Nagusia
EDUKIAREN ARDURADUNEN HARREMANETARAKO HELBIDE ELEKTRONIKOA:
Dagokion probintziako atzerritarren bulegoa
PROZEDURAREN INSTRUKZIOAK:
Zerbitzu hau ezin dute erabili EUROPAR BATASUNEKO herritarrek.
EBeko herritarrek, espedientearen egoera kontsultatzeko, txartela izapidetutako bulegoetara jo beharko dute.
INFORMAZIOA SMS TESTU-MEZUAREN BIDEZ
Espedientearen izapidearen egoerari buruzko informazioa lor daiteke SMS mezuen bitartez.
SMS mezuak bidaltzeko telefono-zenbakia: 638 44 41 44
Zerbitzuaren kostua: Kosturik gehigarririk gabe.
Izapidearen egoeraren inguruko informazioarekin batera, sistemak mezua gehituko du emandako datuak informaziorako baizik ez direla erabiliko gogoratzeko: “Informazio-datuak”.
SMS BIDEZKO KONTSULTAREN ARGIBIDEAK
Atzerritarren identifikazio-zenbakiaren (NIE) bidezko kontsulta
Mezuaren gorputz moduan, NIE hitza idatzi behar duzu eta, ondoren, atzerritarraren identifikazio-zenbakia (bien tartean zuriune bat utzi). Azkenik, bidali 638 44 41 44 zenbakira.
Atzerritarraren identifikazio-zenbakiak ondorengo formatua du:
- X, Y edo Z letra larriarekin hasten da.
- 8 digitu ditu: 8 baino gutxiago baditu, ezkerraldean zeroak jarri.
- Letra larriarekin amaitzen da.
- 1 Adibidea: NIE X00000111L
- 2 Adibidea: NIE Y00000123K
Espediente-zenbakiaren bidezko kontsulta
Mezuaren gorputz moduan, EXPE hitza idatzi behar duzu, eta, ondoren, espedientearen zenbakia (bien artean zuriune bat utzi). Azkenik, bidali 638 44 41 44 zenbakira.
- 1 Adibidea: EXPE 280020101234567
- 2 Adibidea: EXPE 070120101111111
Espediente-zenbakiak zehatz-mehatz 15 karaktere izan behar ditu. Karaktere gutxiago edo gehiago idatziz gero, akats-mezua itzuliko da.
TELEFONO-BIDEZKO INFORMAZIOA
Espedientearen izapidearen egoerari buruzko informazioa lortzeko, 902 02 22 22 telefonora dei dezakezu.
Sistemak informaziozko datuak soilik ematen ditu.
PROZEDURAREN BALDINTZA TEKNIKOAK:
Nabigatzailea: Internet Microsoft Internet Explorer 7 edo handiagoa, Mozilla Firefox 3.