Autorización para el uso de artículos pirotécnicos en manifestaciones festivas

Autorización de los Delegados o Subdelegados del Gobierno a petición de los ayuntamientos del uso de pirotecnia durante la celebración de manifestaciones festivas reconocidas como de carácter religioso, cultural o tradicional.

PROZEDURAREN IZENBURUA:

Piroteknia-gaiak jaietan erabiltzeko baimena

EDUKIA:

Urriaren 30eko 2015/989 Errege Dekretuak onartzen duen piroteknia-gaiak eta kartutxeria Araudiaren 18. Agindu Tekniko Osagarriak “Erlijio, kultura eta usadiozko jai adierazpenak” deritzonak, alde batetik, Gobernuaren Ordezkariordetzaren eskumenekoa den  piroteknia-gaiak jai adierazpenetan erabiltzeko baimena eta bestetik, Udalaren –zeinetan ekitaldia egingo den- eskumenekoa den  jai adierazpen beraren baimena arautzen ditu.

“Piroteknia-gaien erabilera jai adierazpenetan” izeneko prozedura honen eskatzaile bakarra Udala izan daitekeenez, eskabidea Udalak bakarrik bete eta aurkeztu ahalko du. Eskabide hau egin aurretik, adierazpena antolatzen duen erakundeak -Udala bera ez den kasuetan- Udaletxean jai-adierazpena baimentzeko eskabidea aurkeztu beharko du, aipatutako arauan eskatzen den dokumentazioarekin batera.

Jai-adierazpen mota bi bereizten dira:

  • 50 kg araututako materia baino gutxiago erabiliko dutenak. Kasu honetan, araudiak, Gobernuaren Ordezkariordetzari, ekitaldian gai-piroteknikoak erabiliko direla, eskabidean eskatzen den dokumentazioa aurkeztuz adierazi behar zaiola ezartzen du. Dokumentazioa aurkeztu ondoren, ekitaldia baimendutzat emango da, berariazko ukapena egon ezean.
  • 50 kg araututako materia baino gehiago erabiliko dutenak. Kasu honetan, bakarrik erabili ahalko dira, Gobernuaren Ordezkariordetzak - Industria eta Energia Arloak dagokion txostena egin ondoren- berariaz baimentzen dituen piroteknioa-gaiak.
  • Mota bietarako, Araudiak eskabidea Gobernuaren Ordezkariordetzan gutxienez 15 lanegun lehenago aurkeztu beharra ezartzen du (larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez dira zenbatuko).

ORGANO ARDURADUNA:

Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzako Administrazio Baimenak

WEBGUNEAREN EDUKIAREN ARDURADUNEKIN KONTAKTUAN JARTZEKO POSTA ELEKTRONIKOA:

personal_sanciones.bizkaia@correo.gob.es