Espectáculos con Artificios Pirotécnicos y disparo de artículos P2 y T2

Obtener autorización para la realización de espectáculos pirotécnicos ejecutados por expertos o la autorización para el disparo de artículos P2 y T2

PROZEDURAREN IZENBURUA:

Ikuskizunak piroteknia gaiekin

EDUKIA:

2015/989 E.D.-aren Piroteknia-Araudiaren “Adituek piroteknia-gaiekin egiten dituzten ikuskizunak” deritzon 8 zkiko. Agindu Tekniko Osagarriak, biderapen ezberdina daukaten hiru ikuskizun mota bereizten ditu:

A: Adituek piroteknia-gaiekin egiten dituzten ikuskizunak, euren NEC (lehergaiaren pisu garbia), 10 kilogramo baino gehiagokoa eta 50 kilogramo edo gutxiagokoa denean. 

B: Adituek piroteknia-gaiekin egiten dituzten ikuskizunak, euren NEC (lehergaiaren pisu garbia),   50 kilogramo baino gehiagokoa  eta 100 kilogramo edo gutxiagokoa denean. 

Araudiak aipatutako mota bietarako, ikuskizun mota honi aplika dakizkiokeen agiri guztiak daudela aitortzen duen erantzukizunpeko adierazpenarekin batera  joango den jakinerazpena aurkeztu beharra ezartzen du (erantzukizunpeko adierazpen eredua http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/normativa/reales-decretos/real-decreto-989/2015-de-30-de-octubre ->Instrucción Técnica Complementaria número 8. Espectáculos con artificios pirotécnicos realizados por expertos.> Anexo I).

B motako ikuskizunek, lehen aipatutako erantzukizunpeko adierazpenaz gain, eskabideari, segurtasun eta larrialdietarako plana gehitu beharko diote. (http://www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/normativa/reales-decretos/real-decreto-989/2015-de-30-de-octubre ->Instrucción Técnica Complementaria número 8. Espectáculos con artificios pirotécnicos realizados por expertos.> Anexo II).

Edonola ere, ikuskizun mota honetarako ez da berariazko baimenik behar; aurkeztu beharreko dokumentazio bakarra, lehen aipatutakoa da.

C: Adituek piroteknia-gaiekin egiten dituzten ikuskizunak, euren NEC (lehergaiaren pisu garbia), 100 kilogramo baino gehiagokoa  denean. 

Mota honetako ikuskizunak bakarrik burutu ahalko dira Gobernuaren Ordezkariordetzaren berariazko baimenarekin, Industria eta Energia Arlo Funtzionalak eta bertoko Guardia Zibilaren Arma eta Lehergailu Artekaritzak dagokion txostena egin ondoren. Horretarako, ikuskizuna antolatzen duen erakundeak, eskabidea, gutxienez, ikuskizuna egin baino 15 lanegun lehenago aurkeztu beharko du.

ORGANO ARDURADUNA:

Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzako Administrazio Baimenak

WEBGUNEAREN EDUKIAREN ARDURADUNEKIN KONTAKTUAN JARTZEKO POSTA ELEKTRONIKOA:

dependencia_industria.bizkaia@correo.gob.es

personal_sanciones.bizkaia@correo.gob.es