052 Tasa
052 Tasa
TÍTULO DO PROCEDEMENTO:
Taxa 052: Recoñecementos, autorizacións e concursos.
SUMARIO:
Recoñecementos, autorizacións e concursos.
PROZEDURAREN IZENBURUA:
052 Tasa: sariak, baimenak eta lehiaketak.
AURKIBIDEA:
Sariak, baimenak eta lehiaketak.
ORGANO ARDURADUNA:
Zerbitzu Periferikoen Koordinazio eta Administrazioko Zuzendaritza Nagusia
PROZEDURAREN INSTRUKZIOAK:
052 Tasa: sariak, baimenak eta lehiaketak. Araudia eta argibideak
052 Tasaren likidazioa egiteko bi modu eskaintzen ditu Ministerioak:
- Tasaren likidazioa ordaintzea eta bidaltzea Internet bidez:
- 052 Tasa: sariak, baimenak eta lehiaketak. Sar zaitez 790 Inprimakira, 052 Tasaren Ordainketa eta Erregistro Elektronikoa egiteko.
- Hautatu tasa zein probintziatan aurkeztu nahi duzun.
- Tasaren Ordainketa Telematikoa egiteko, sakatu inprimakiko “Egin Ordainketa” botoia, eta jarraitu AEATeko ordainketa-pasabideko beharrezko pausuak.
- Oharra: prozesu osoa betetze aldera, ondoren azaltzen diren gainerako urratsak egin behar dira nahitaez.
- Egin Tasaren Erregistro Elektronikoa. Hala balegokio, bete itzazu inprimakian dagozkion datuak eta sakatu “Sinatu eta Bidali” botoia.
- Behera jaitsi eta inprima ezazu Erregistro Telematikoak itzulitako egiaztagiria.
- Egin tasarekin lotutako gainerako izapideak.
- Nahi izanez gero, zure tasen Ordainketaren eta Erregistro Elektronikoaren egoera kontsulta dezakezu Nire espedienteak eremuan.
- Tasaren likidazioaren inprimakia betetzea eta inprimatzea:
- 052 Tasa: sariak, baimenak eta lehiaketak. Sar zaitez 052 Tasaren inprimakira.
- Hautatu tasa zein probintziatan aurkeztu nahi duzun.
- Lor ezazu PDF agiria inprimakiko “Lortu agiria” botoia sakatuta eta inprimatu orrialde guztiak.
- Ordaindu dagokion zenbatekoa Finantza Erakunde kolaboratzailean.
- Aurkeztu agiria dagokion bulegoan.
PROZEDURAREN BALDINTZA TEKNIKOAK:
Zerbitzu hori erabiltzeko, EZINBESTEKOA da zure ordenagailuak eta zure Web nabigatzaileak baldintza teknikoak betetzea eta NAN Elektronikoa edo onartutako beste Ziurtagiri Digital bat izatea. Gainera, ziurtagiri horrek eta banku-kontuaren titularrak (ordainketa telematikoa hortik egingo da) IFZ/IFK bera izango dute.