Autorización para establecimientos de venta o comercialización al público de artículos pirotécnicos
Autorización para la instalación del establecimiento de venta de artículos pirotécnicos o para el funcionamiento de un establecimiento ya instalado.
PROZEDURAREN IZENBURUA:
Piroteknia-gaiak saltokietan edo jendeari saltzeko baimena
EDUKIA:
Urriaren 30eko 2015/989 Errege Dekretuak onartzen duen piroteknia-gaiak eta kartutxeria Araudiak (2015/11/07 ko 267 zkiko. EAA), bere 17. Agindu Tekniko Osagarrian (“Piroteknia-gaien salmenta jendeari”), piroteknia-gaien biltegiraketa eta salmenta baimentzeko betebehar teknikoak eta administrazio prozedura ezartzen ditu.
Normalean, honako baimen mota hauek izapidetu behar dira:
Saltoki EGONKORRAK INSTALATZEKO baimena.
Saltoki EGONKORREN FUNTZIONAMENDURAKO baimena.
ALDI-BATERAKO saltokien INSTALAZIO/FUNTZIONAMENDURAKO baimena.
Dago(z)kion baimena(k) lortzeak ez du doakienek Udaletxean –zeinetan eskabideko saltokia kokatuta dagoen- lortu behar duten Baimena bideratzetik aske uzten.
Eskabideekin batera, aipatutako 17. Agindu tekniko osagarrian zehaztutako dokumentazioa gehituko duen proiektu teknikoa erantsi beharko da eta, beste alderdi batzuen artean, garrantzitsua izango da aseguru poliza edukitzea, bai proiektuaren barne bai kanpoan. Ez da proiektu teknikorik aurkeztu beharko, baimena lehendik daukaten eta inolako aldaketarik izan ez duten saltokiak direnean. Kasu horretan, horren ordez, jazoera hori egiaztatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztuko da (beti iraungo du aseguru poliza aurkezteko derrigortasunak). Kontuan harturik baimen hauen bideratzeak dagokion Ordezkariordetzaren Industria eta Energia Arlo Funtzionala eta bertoko Guardia Zibilaren Komandantziako Arma eta Lehergailu Artekaritzaren aurretiazko txostena behar duela, araudiak, bere 131. artikuluan, aipatutako eskabidea jarduera hasi baino hiru hilabete lehenago aurkeztu behar dela ezartzen du.
Saltzaileen behin-betiko zerrendei dagokienez, azpimarratzekoa da salmentaren lehen eguna baino lehenago aurkeztu beharko direla bai eta eskudun organoek egin ditzaketen ikuspenak direla eta, beti eskuragai egongo ere. Saltzaile kopuruaren handiagotze hori kontrolatzea zaila denez, komenigarria da, paragrafo honen hasieran esan bezela, aurkezpen epeak ajustatzea. Saltzaile kopurua handiagotzeak egoitza elektronikoan eskabide berria egitea ekarriko du. Bertan, hasierako espedientearen zenbakia adierazi beharko da, eskabide biak elkartu ahal izateko.
ORGANO ARDURADUNA:
Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzako Administrazio Baimenak
WEBGUNEAREN EDUKIAREN ARDURADUNEKIN KONTAKTUAN JARTZEKO POSTA ELEKTRONIKOA:
personal_sanciones.bizkaia@correo.gob.es