Autorización de concursos de tiro en campos de tiro eventuales

Obtención de la autorización para la realización de concursos de tiro y actividades con armas de fuego o aire comprimido en campos de tiro eventuales. (Proc 331 SIA 204803)

PROZEDURAREN IZENBURUA:

Tiro-lehiaketak behin-behineko tiro-zelaietan egiteko baimena

EDUKIA:

Eskabidea, sede.administracionespublicas.gob.es bitartez, egiaztagiri elektronikoaren bidez eta armekin burutuko den jarduera edo lehiaketa gertatu baino 15 lanegun lehenago aurkeztu beharko da. Eskabidea, adierazitako epez kanpo aurkezten bada, ez da ontzat hartuko. Prozedura ebazteko epea hiru hilabetekoa da eta berariazko ebazpenik ez egoteak, onartu ez dela adieraziko du.

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Behin-behineko tiro-zelaia jartzeko baimena
  • Lursailaren jabearen baimena, partikularra bada
  • Behin-behineko tiro-zelaiaren planoa
  • Jarduteen agiria eta egutegia
  • Parte-hartzaileak, erabiliko diren armak eta hartutako segurtasun neurrien zerrenda agertuko duen agiria
  • Dagozkion tasen ordainketa-agiria, jarraiko hipotesi hauekin bat etorriz:
  • Ehiza garaian behin-behineko tiro-zelaiak landa lursailetan jartzeak (Arma Araudiaren 152. artikulua) tasak eragiten dituen zerga-ekintza sortzen du eta kudeaketa Guardia Zibilari dagokio (012 TASA).
  •  
  • Ehiza-garaiz kanpoko (debekualdia) lurralde zinegetiko baten kasuan, tasak eragiten dituzten zerga-ekintza biren aurrean egongo gara:
  • Guardia Zibiliari dagokion behin-behineko tiro-zelaia jartzeko baimena (012 TASA).
  • Jardutea garatzeko baimena. Aipatutako horren kudeaketa eta kobrantza Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzei dagokie (056 TASA).
  • Arma Araudiaren 149.3 artikuluak aurreikusten duen kasuan, hau da, landa edo zinegetika lurraldeak ez direnean eta zelai, poligono edo tiro-galerietatik kanpo eta lehiaketak, ospakizunak edo su edo aire-konprimatuko 3.3 mailako armekin egiten diren jarduerak direnean, tasak eragin eta Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzei kudeatzea eta kobratzea dagokien ekintza bakar bat daukagu (056 TASA).

DG/SDG-en 056 TASA, 790 tasaren eredua, 056 kodea, honako helbide honetan deskargatu ahalko da: https://sede.administracionespublicas.gob.es/pagina/index/directorio/tasa056

Barne Ministerioaren 012 TASA, 790 tasaren eredua, 012 kodea, honako helbide honetan deskargatu ahalko da: https://pago-tasas.guardiacivil.es/790/index_ICAE.faces

ORGANO ARDURADUNA:

Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzako Administrazio Baimenak

WEBGUNEAREN EDUKIAREN ARDURADUNEKIN KONTAKTUAN JARTZEKO POSTA ELEKTRONIKOA: personal_sanciones.bizkaia@correo.gob.es