Autorizacion de uso de armas reglamentadas incluidas las de avancarga en lugares no autorizados

Autorización del uso de armas reglamentadas que tenga lugar fuera de campos, polígonos o galerías de tiro autorizados, o espacios permitidos por las autoridades competentes (Proc: 348; SIA: 204802)

PROZEDURAREN IZENBURUA:

Garai bateko su-armak edo erreplikak usadiozko ospakizunetan erabiltzeko baimena

EDUKIA:

Eskabideak, egiaztagiri elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, gutxienez, ekitaldia gertatu baino hamar lanegun lehenago (larunbatak, igandeak eta jaiegunak ez dira zenbatuko).

Espedientea bideratzeko derrigorrezkoa da honako agiri hauek aurkeztea:

  1. Ekitaldian parte-hartuko duten tirogileen zerrenda, eta bertan, euren izen-abizenak, NAN zenbakiak eta erabiliko dituzten arma kopurua erasotu beharko da.
  2. Eskatzailearen izenean legezko ordezkari bat arituz gero, azken honek, bere jarduera prozeduran babestuko duen ahalorde-sinplea aurkeztu beharko du.
  3. Udalaren baimena edo, hala badagokio, lekuaren -zeinetan ekitaldia egingo den- jabearena, espazioa usadiozko ospakizuna egiteko uzten duela ziurtatuz. Eskabidea aurkeztu ondoren, Guardia Zibilaren Arma eta Lehergailu Artekaritzari txostena egin dezan eskatuko zaio.
  4. Ez bada beharrezko dokumentazioa aurkezten, eskatzaileari eskabidea hamar laneguneko epean zuzentzea eskatuko zaio. Edonola ere, eskatutako dokumentazioa gutxienez, ekitaldia egin baino 48 ordu lehenago aurkeztu beharko da. Horrela ez bada, kontuan harturik epeak oso laburrak direla, doakionaren eskabideari uko egingo zaio.

ORGANO ARDURADUNA:

Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzako Administrazio Baimenak

WEBGUNEAREN EDUKIAREN ARDURADUNEKIN KONTAKTUAN JARTZEKO POSTA ELEKTRONIKOA:

personal_sanciones.bizkaia@correo.gob.es