X
  • ¡AVISO!

    Como consecuencia de labores de mantenimiento planificadas que afectan a las infraestructuras y sistemas que dan soporte a este servicio, el 27 de Enero se producirá una interrupción del servicio a lo largo de la tarde, afectando a las aplicaciones y funciones de esta sede electrónica. Pedimos disculpas por las molestias que pudieran ocasionarse.

Jakinarazpen elektronikoak

Jakinarazpen elektronikoak

Herritarrak zerbitzu publikoetara elektronika bidez sartzearen inguruko ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 28. artikuluan arautzen dira bitarteko elektroniko bidez egin beharreko jakinarazpenak.

Hain zuzen ere, jakinarazpena bitarteko elektronikoen bidez egin ahal izateko, herritarrak bere onespena eman behar du.

Bestalde, jakinarazpen-sistemari esker, jakin ahal izango da interesatuari jakinarazpena zein egun eta ordutan iritsi zaion eta interesatuak edukia noiz ikusi duen. Modu horretan, une horretatik aurrera, jakinarazpena legezko efektu guztietan eginda dagoela ulertuko da.

5. atalaren arabera, jakinarazpenaren efektuak beteko dira interesatuak administrazio-jardueren edukietara elektronikoki sartutakoan, betiere, sartu dela jasota geratu bada. 

Lurralde Politikarako Ministerioaren egoitzan eduki horietara sartzeko aukera ematen da “Nire espedienteak” epigrafearen bitartez.

Epigrafe horren bidez, baita ere, espedienteen izapidearen egoerari buruzko informazioa lor daiteke.